ERAKUSKETA: Putxero y Sobremesa

Rocío Agudo, Eva Balmisa, Aintzane De Luna, Oihana Razkin y Marta Valverde. Con la participación de Sra. Polaroiska.
Putxero y Sobremesa
SAREAN
Amamaren etxera noan bakoitzean eta baso bat ur eskatzen deutsadanean honek aluminiozko katilu zahar batean ematen deust. Katilu honek 40 urte baino gehiago darama amamaren sukaldean eskegita, eta betidanik deitu izan deutso “putxero”, nahiz eta lapikorik ez izan. Modu horretan ura askoz ere freskoago mantentzen dela esaten dau. Etxean pentsatzen dodanean amamaren etxea imajinatzen dot, berak jositako tapizez betea, hormetan nik 11 urtegaz pintatutako koadroak eta mahaiak familia argazkiz josita. Baina batez ere putxeroa datorkit burura.

Putxero y Sobremesa talde erakusketa eta elkarrizketa batez osatutako ekitaldi bat da. Etxearen intimitatea abiapuntutzat hartuz, bertan bizi diran pertsonen arteko harremanak eta honeek espazioagaz dauzkien loturak aztertzen dira. Sobremesak edo bazkalondoak batzarrerako eta hartu-emanetarako akzio bezala jokatzen dau, janariagaz eta sukaldatzeagaz erlazionatzen doguna.

Putxero egunerokotasunagaz zerikusia daukien piezek osatzen dabe. Artistek etxearen eremu pribatua intimitatea azaleratzen daben obrekaz aztertu egiten dabe. Erakusketan agertzen diran elementu nagusienak oihalak, josketa eta portzelana dira, egunero etxean ikusten doguzan gauzak izanik.

Testua: Sandra Cadenas Sesma
Inaugurazioa: 2019/07/04 - 19:00h
Hasten da: 2019/07/04
Bukatzen du: 2019/09/15
Ordutegia: Astelehena: Itxita Astearte eta Asteazkena: 9:30 – 22:30 Osteguna: 9.30 – 00.00 Ostirala: 9.30 – 2.00 Larunbata: 11.00 – 2.00 Igandea: 11:00 – 18:00
Kokapena: Mariaren Bihotza Plaza 4 • 48003 Bilbao

Date

04/07/2019 - 15/09/2019

Time

19:00 - 18:00

Location

SAREAN
Mariaren Bihotza Plaza, 4, 48003 Bilbo, Bizkaia, España
Category
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.