TAILERRA: Kontakt inprobizazioa: arreta modu bat. Patricia Kuypers

Patricia Kuypers
Kontakt inprobizazioa: arreta modu bat
Azkuna Zentroa

Erakusketa-aretoa prestakuntza- eta esperimentazio-espazio bihurtuko da, Steve Paxton. Drafting Interior Techniques erakusketaren esparruan Paxtonen tekniketan espezialistak direnen tailerrekin. Lehenengo workshop-a, Patricia Kuypersek emango du, martxoaren 11tik 14ra.

Patricia Kuypersek kontakt (ukipeneko) inprobisazioa jorratzen du, hirurogeita hamargarreneko hamarkadan Steve Paxtonek sortzen lagundu zuen teknika. Beste pertsona baten gorputza eta masarekiko harremanean ardatza jarrita, ukipeneko inprobisazioak bi pertsonaren artean ukipen fisikoko puntuak jartzen ditu jokoan, ukimena eta pisua esploratuz.

Kontakt inprobizazioa: arreta modu bat

«Kontakt inprobizazio praktika luze batek eraman ninduen beroaldian eta bikoteko dantzarako arretaren funtzionamenduarekiko gero eta kontzienteagoa izatera. Tonua modulatzeko modu gisa, baita hautemateko modu gisa ere, aktibatzen dugun arreta-moduak zehazten du zer dagoen erabilgarri eta zer ez, une bakoitzean jolasteko. Izan liteke miaketa fisiko oso zehatz bat sakontzeko trebetasuna, denbora luzez zerbaitekin jarraitzea edo gorputz/buru egungo baldintzak onartu eta dantzara eramatea. Barneko ikuspuntu aldakor horiek behatzea eta tresna batzuk ekartzea, bikote batekin harremanetan jarri eta harremanak izan aurretik, hura enfokatzeko, zentratzeko eta sintonizatzeko, prest egoteko modu bat da», dio koreografoak.

Tailer honetan, parte-hartzaileek honako galderarekin esperimentatuko dute: nola esnatu alerta eta erlaxazio kopuru zuzena, bertan dagoenari zentzumenak irekitzeko eta sentitzen dugunari modu sortzailean erantzuteko gaitasuna pizteko. Egunero, entzuteko modu berri bat landuko da, beroketa fisiko eta kementsu batekin hasita, edo zentzumenak behatuz eta sintonizatuz, dantzan hasi aurretik. Harremanetarako oinarrizko praktikek formarekin jolasteko esparru teknikoa emango dute. Iritziak eta galderak elkarbanatzeko denbora ere izango da.

Patricia Kuypers (1959, Belgika): dantzaria, koreografoa, editorea eta dantza-ikertzailea, laurogeigarren hamarkadaz geroztik, esperimentatu, hauteman eta komunikatu egiten duen gizakia kokatu izan du bere prozesu artistikoaren erdian. Inprobisazioko irakaslea da, eta Europa osoan zehar biko, hiruko eta forma kolektibo zabalagoen performance ugari egin izan ditu. Teknologia berriek dantzari egin dioten ekarpena ere esploratu du. Contredanse argitaletxearen eta Nouvelle de danse aldizkariaren sortzailea da.

Data: 2020/03/11tik 2020/03/13ra
Ordutegia: 16:00etatik 20:00etara
Tags: , ,

Date

11/03/2020 - 14/03/2020

Time

16:00 - 20:00

Location

Azkuna Zentroa
Arriquíbar Plaza, 4, 48010 Bilbo, Bizkaia
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.