TAILERRA: Funtsezko kopiagintzaren hastapenak. Luis Candaudap

Bilboko Arte Ederren Museoa

Museoko kopiagintzaren bitartez pinturan murgilduz


Funtsezko kopia deritzonak margolarien utopía batera bideratzen gaitu neurri batean, zeinaren arabera irudiaren errealitatearekiko korrespondentzia zehaztasunera gerturatzen den, eta haren bidez, errealitate horren fede ematen du.

Ikastaro nagusiki praktiko honek justu kontrakoaz dihardu, ulerturik errealitatea, aldakorra ez ezik, pertsonek beren irudikapenen bidez inguruarekin duten harremanen mendekoa ere badela.

Pinturan hasitako pertsonei zuzendua, Luis Candaudap (Bilbo, 1964) izango da koordinatzailea, UPV/EHUko Pintura Masterreko artista aguntzailea eta margolaria, eta ikastaroaren abiapuntua "eredua-kopia" esaten zaiona izango da. Hala, ikastaroaren asmoa da museoko obrek gaur egungo sortzaileari eskaintzen dizkioten aukerak zabaltzea, amildegien hurbiltasuna sentiarazteko asmoz.
Helburuak hauek dira: obraren funtsezko ardatza hautematea; ideia piktoriko bat oinarri hartuta prozeduraren aplikazioa ulertzea; kopiak egiten eta sortzea xede duen behaketan ohitzea, eta aurreikusitako formatua gauzatzea, egilearekin zerikusia duten
terminoetan. Behaketak, hausnarketak eta jarduera piktorikoak bat egiten dute praktika interesgarri honetan, eta pinturaren berezko harremanen lengoaiarekin bat datozen gorputzeko atal guztiak mugitzen hasten dira.
Inaugurazioa:
Hasten da:
Bukatzen du:
Ordutegia: Asteazken eta ostegunetan, 17:00etatik 19:30era
Kokapena:

Date

28/10/2020 - 17/12/2020

Time

17:00 - 19:30

Location

Bilboko Arte Ederren Museoa
Plaza del Museo, 2, 48009 Bilbao, España
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.