TAILERRA: Funtsezko kopiagintzaren hastapenak. Museoko kopiagintzaren bidez pinturan murgilduz. Luis Candaudap

Luis Candaudap
Funtsezko kopiagintzaren hastapenak. Museoko kopiagintzaren bidez pinturan murgilduz
Bilboko Arte Ederren Museoa

Funtsezko kopia deritzonak margolarien utopia batera bideratzen gaitu neurri batean, zeinaren arabera irudiaren errealitatearekiko korrespondentzia zehaztasunera gerturatzen den, haren bidez errealitate horren fede emanez. Ikastaro nagusiki praktiko honek justu kontrakoaz dihardu, ulerturik errealitatea, aldakorra ez ezik, pertsonek beren irudikapenen bidez inguruarekin duten harremanen mendekoa ere badela.

Pinturan hasitako pertsonei zuzendua, Luis Candaudap izango da koordinatzailea, UPV-EHUko Pintura Masterreko artista laguntzailea eta margolaria, eta ikastaroaren abiapuntua «eredua-kopia» esaten zaiona izango da. Ikastaroaren xedea da museoko obrek egungo sortzaileari eskaintzen dizkioten aukerak zabaltzea, egile batzuen praktikarekin konektatzeko asmoz.

Helburuak dira obraren funtsezko ardatza hautematea, ideia piktoriko bat oinarri hartuta prozeduraren aplikazioa ulertzea, kopiak egiten ohitzea, sortzea xede duen behaketan ohitzea eta aurreikusitako formatua gauzatzea egilearekin zerikusia duten terminoetan. Behaketa, hausnarketa eta jarduera piktorikoa batzen dira praktika interesgarri honetan, eta pinturaren berezko harremanen lengoaiarekin bat datozen gorputzeko atal guztiak mugitzen hasten dira.

Data: 2020/04/01tik 2020/05/27ra
Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan, 10:00etatik 12:30era (16 saio - 40 ordu)

Date

01/04/2020 - 27/05/2020

Time

10:00 - 12:30

Location

Bilboko Arte Ederren Museoa
Plaza del Museo, 2, 48009 Bilbao, España
No Comments

Sorry, the comment form is closed at this time.