HISTERIA KOLEKTIBOA

HISTERIA KOLEKTIBOA

Cortes kalea 29-31, 4.F 48003 Bilbo
Programazio bakoitzaren araberakoa

Histeria arte-kultura-eraldaketa soziala ardatzaren inguruan bildutako emakumeek osatutako taldea da. Sortze kulturaletik eta Bilboko San Frantzisko auzotik, #Karpinteria delakoan jarduten dugu. Bulego- eta egongela-hibrido horretan, adierazpen artistiko desberdinak ekoitzi, lagundu eta erakusten ditugu.
Histeria Kolektiboa ez zen hautaketa erraza izan; buruan bueltak eman ostean heldu ahal izan zen. Gizarte neurotiko baten alabak eta psikoanalisiaren eta feminismoaren ilobak gara. Gorputzak, nerbioak, askatasunak, sexuak, generoak, arteak eta psikologiak gure pentsaerari eta ekintzari eragin diete, gure histeriaren berri dugun pertsona izan gaitezen eta sormenaren eta femeninoa denaren ikuspegitik begiratu diezaiogun, ez gaixotasuna, baizik eta erantzuna balitz bezala; Kolektiboa da erantzun hori, eta neurosi orokorrean eragin positiboa izate aldera beren burua eta elkar zaintzen duten emakumeen elkarte bat sortzean sakontzen du. Hauxe da lema: guk ahal dugu eta arretaz egingo dugu, independentziatik eta txera-harremanetatik, edo, behintzat, saiatuko gara. Histeria Kolektiboa errespetuaren aldeko konpromisoa da, lehenik, alderdi pertsonaletik eta, azkenik, kolektiborantZ.

Urteko programa hauek partekatzen ditugu:

– Egonaldiak. Karreraren hasieran edo erdialdean dauden artistentzako laguntza ekoizpenean eta ikerketan.
– Bastarda performance-taldea. Performanceak prestatu, sortu eta banatzea.
– Degeneradxs. Arte, pentsaera eta transfeminismo dekoloniala, Duen Sacchi-k emana.
– Cuerpos en Resistencia. Erresistentziarik gabe eusten dioten gorputzen estrategia artistikoak.
– Beste proiektu batzuk: EM Teje eta Jugando con el tabú Hamaika Palurekin, El Grupo de Lectura Caminante Lydia Ashman, Simone Mair eta Ania Bas-ekin, Inundación Magda de Santo, Leire Ucha, Estíbaliz Villa eta Maite Fombellidarekin.
– Derivas: Egoeraren inguruko espazioa, Bilbo hiritik pasatzen diren adierazpen artistikoak hartzen dituena: performanceak, hitzaldiak, musika esperimentala, estatuko beste leku batzuetako artistak, lantegiak… Dena, unean bertakoa: arte freskoa..

Gainera, La Karpinteriak espazioa eta erabilgarri dauden beste baliabide batzuk erabiltzen dituzten tokiko beste talde eta proiektu batzuk hartzen ditu.
Histeria Kolektiboa 2013an sortu zen, errealitatea ekintza artistikoaren bidez eraldatzeko helburuarekin: sormena aberaste-, independentzia- eta askatasun-modu gisa. Bereizgarri horren azpian eta sei emakumeren gonen azpian, La Karpintería sortzen hasi zen, nortasun ulerkor eta berrizalea duen sasikumea, pertsonak ezagutzeko, gorputzak eta buruak nahasteko, elkarrizketaz eta ezagutza-teknikaz gozatzeko gogoa duena. Aseezina, batzuetan gehiegizkoa, maitekorra, harritzen duen guztiarekin maitemindua, desleiala eta hain leiala eta trebea da bere hormetara, bere egongelara, aparteko eta benetako egoeretara, jakintza ukigarriez eta ukiezinez, arteaz eta esperimentazioz beterikoetara eramateko, non batzuetan bitxia izatea egozten baitiote. Gure sasikume ausartena, bipilena, nahi duena eta nahi ez duena ezartzeko gaitasun handiena daukana da. Bere nahiak bere gainetik igarotzen den guztia xurgatuz asetzeko gai da.

La Karpinteria topagunea ere bada, non sormena partekatzea, komunikatzeko eta sortzeko era berriak ezartzea eta beldurraren mugari eta azalkeriari ez begiratzea beharrezko premisak diren sorkuntza artistikorako eta gizarte-eraldaketarako. Gizarte-eraldaketa alderdi pertsonaletik hasi, eta, azkenean, kolektiboa izango da. Historia ernaldu egiten da eta beste gorputz, beste buru batzuetan, espazio ezagun eta ezezagunetan hazten diren kimuak sortzen ditu, barneratutako istorioak sendatuz, edertasunerantz haztea galarazten diguten adar gaixoak inausiz.

Arte-sorkuntza adierazgarria, historiaren hautsaren eta korrosioaren menpe dagoena, arriskatzen duena da, esperimentatzen duena, huts egiteari izu-ikararik ez diona, baizik eta handik abiatzen dena asmatzea lortzeko eta, horrela, erabakitasunez aurrera egin eta gauzatzeko. Sorkuntza horrek ez dio beldurrik beste batzuekin nahasteari, ideia kontraesankorrekin oheratzeari eta inguratzen duenarekin gogoetatsua eta kritikoa izateari. Sorkuntza horrek besteak ulertzeko eta entzuteko prest dago.

KOKAPENA