IBAIGANE JAUREGIA

IBAIGANE JAUREGIA

Mazarredo zumarkalea 23
Gregorio Ibarreche
1898

XIX. mende bukaerako eta XX. mende hasierako burgesiak botere ekonomikoa erakutsi nahi zuen bere posizio pribilegiatua erakusten zuten jauregiekin. Gregorio Ibarretxe arkitektoak (Bilboko lehen alkate abertzalea) diseinatzen du, 1900ean, jauregi hau Sota familiaren bizilekua izateko, Mazarredo zumardian. Ondoren, Bizkaiko Gobernu Militarraren egoitza izan zen.

Kontu handiz berriztatu zuen (1987-1988) Francisco Javier de Aristegui arkitektoak Athletic Club de Bilbaoren egoitza soziala izan zedin.

Herri arkitekturan inspiratuta dago: harrizko basamentua, arku eskartzanoan amaitzen den arkupea, bistako adreiluzko bilbadura, teilatu-hegal handiak eta harburu segida bikoitza. Erdi sotoa, sartzeko eskalinata duen behe solairua eta beste bi solairu gehiago dauzka. Oso dotorea da, formen proportzioa nabarmena da, material konbinaketa bikaina dauka eta kanpoko eta barruko erremateetan lan fina antzematen da.

KOKAPENA