Idi-Bihotzak

Idi-Bihotzak

Guggenheim Bilbao Museoa
Jeff Koons
1995 – 2004

Idi-bihotzak, tamaina erraldoiko kolorezko puxiken moduan sortuak (2 metro altu eta 5 metro zabaletik gora), Koonsek 1994an hasitako Ospakizuna sail anbiziotsuko zati da.

Urtebetetze-jai, opor eta festa-ekitaldiei lotutako objektu orokorrak eta herrikoiak (festa-txanoa dela, Pazko tarta-bihotzak eta -arrautzak direla) inspirazio-iturri hartuta, Ospakizuna saileko pintura eta eskulturek Koonsek haurtzaroko elementuekin etengabe izandako erlazioa islatzen dute. Idi-bihotzetako altzairu herdoilgaitz distiratsu eta aratzeko gainazalek artistaren lehenagoko lanak ekartzen dituzte gogora, adibidez, Rabbit (1986); bertan, objektu puzgarri arrunt bat zerbait gogor, distiratsu eta sinboliko bihurtu zen.

KOKAPENA