Sixe Paredesen esku hartze artistikoa itsasontzi edukiontzi batean

Sixe Paredes
Sixe Paredesen esku hartze artistikoa itsasontzi edukiontzi batean
Proiektuak

Sixe Paredes artistak Aurtenetxea Containers enpresaren itsasontzi edukiontzi batean egin zuen esku hartze artistiko bat  Bilbao Art Districtarentzat. Koordinatzailea: SC Gallery.

Eduki hau publikatu nahi baduzu:

Sixe Paredes artistak Aurtenetxea Containers enpresaren itsasontzi edukiontzi batean egin zuen esku hartze artistiko bat  Bilbao Art Districtarentzat.

Aurtengo edizioan, Sixe Paredes artista katalanaren lana ikusgai izango da, Abstracción Numérica izenekoa. Sixeren lana esanguratsuenetarikoa dugu estatu-mailan, hiri-arteari dagokionez. Mundu osoko espazio eta galerietan izan da ikusgai, baita lehen mailako erakundeetan ere, hala nola Londresko arte modernoko museoan: Tate Modern.

“Abstracción Numérica” bere lanean, Sixek zenbakiak landu ditu, eta krisiari buruz hitz egiteko ikur gisa baliatu ez ezik, antzinako kulturekin duten lotura eta proiekzio mistikoa ere kontuan hartu du. Lan horretan, artistak modu pertsonalean aztertu ditu zenbakien egitura ontologiko eta funtzionala. Izan ere, zenbakien nolakotasunaren muinean dikotomia bat aurkitzen dugu: entitate horiek gizakiarenak izan daitezke edo beste batenak.

Koordinatzailea: SC Gallery