SRA. POLAROISKAREN ESKU HARTZE ARTISTIKOA TOPAKETAK ABANDOIBARRAN

SRA. POLAROISKA
TOPAKETAK ABANDOIBARRAN
Proiektuak

Sra. Polaroiska delakoak Bilbao Art District-erako 2017ko maiatzean egindako esku-hartze artistikoaren laburpena, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleekin batera egindako tailer baten emaitza dena.

Ibilbideak, afektuak eta lekuak.

  1. Hitzorduak itsu-itsuan, non bi pertsona topatzen diren. Baliteke pertsona horiek elkar ezagutzea edo ez, baina asmoa da elkarrekin hiritik paseatzea.
  2. Pertsona bakoitzak hiriko toki berezi bat aukeratu beharko du, eta beste pertsonari erakutsi beharko dio. Bi tokietan aterako dira argazkiak.
  3. Hori abiapuntu hartuta, argitalpen bat prestatu da, non leku horietako irudiak zein paseoan ibilitako ibilbideei eta espazioei buruzko bizipenak eta pasadizoak bildu diren.
  4. Ibilbide bakoitzaren azetatoa oinarri hartuta, postalak inprimatu ziren eta herritarrei banatu zitzaizkien, afektuak eta lekuak nahi zutenekin parteka zitzaten postaz bidalita”.

 

Alaitz Arenzanak eta María Ibarretxek osatzen duten artista-kolektiboak Gure Artea saria jaso du berriki. Ikus-entzunezko arloan nahiz arlo eszenikoan lan egiten dute. Eszena, zinema, argazki nahiz literaturako erreferentziak, bai eta euren kezka politikoak eta ideologikoak ere, zeharka partekatzeko lan-prozesuak planteatzen dituzte.

Hainbat sari jaso dituzte, besteak beste: Injuve saria, MECAL jaialdiko soinu-bandarik onena, Merlo Argentinako argazkirik onena eta Ertibil lehiaketako lehenengo saria. Euren obra eszenikoak eta ikusentzunezkoak toki askotan jarri dira ikusgai, hala nola: Artium Museoan, Sofia Erregina Museoan,Guggenheim Bilbao Museoan edo Stockholmeko Cervantes Institutuan.

Si quieres Compartir este contenido hazlo desde aquí: