Featured Video Play Icon

Ixone Sádabak Azar Othman, Kurdistaneko artista, elkarrizketatu du

Ixone Sádaba
Ixone Sádabak Azar Othman, Kurdistaneko artista, elkarrizketatu du
Elkarrizketak

Ixone Sadaba artistak, MovingArtist proiektuaren sortzaileetako batek, Azar Othman Kurdistan irakiarreko artista elkarrizketatuko du, Bilbon egindako egonaldian. Azar Othman Bizkaia eta Kurdistanen arteko hartu-eman artistikoari buruzko lehenengo programako lehenengo onuradunetariko bat izan zen.

MovingArtists irabazi asmorik gabeko organizazio bat da. Bilbon du egoitza, eta jardunbide artistikoa babesten du mehatxatuta dagoen lekuetan.Dela estatuaren zentsuragatik, gerragatik zein gizarte-, politika- edo ekonomia-krisialdi bategatik, herrialde askotan arriskuan egoten da artistek egiten duten lana. Eta jardunbide artistiko bizirik gabe, ez dago ez pentsamendu kritikorik ez kultura-legaturik.

Moving Artists ekimenak, 2017. urtetik, esparru artistikoari lotuta dauden tokiko lankidetza-sare egonkorrak sortzen ditu Irakeko Kurdistanen, Palestinan edo Afganistanen, besteak beste. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Ekintzaren, Bilbao Arteren eta Eremuak ekimenaren laguntzari esker egiten du.