Juan Crisóstomo de Arriagaren Monumentua

Juan Crisóstomo de Arriagaren Monumentua

Arte Ederren Museoaren kanpoan
Francisco Durrio
1933

Francisco Durrio de Madrón eskultorearen lana Juan Crisóstomo Arriaga musikariari eskainia da, haren jaiotzaren mendeurrena dela eta. Arkitektura-elementuak eta elementu alegorikoak bateratzen ditu. Irudirako Melpomene aukeratu zen. Negar egiten ari da Arriaga oso goiz hil zelako. Inaugurazioan banatutako orrien arabera, “Artearen musak bere kexua infinitura altxatzen du, Jeinua behar baino lehenago hil delako”. Bularraren kontra lira bat du, eta ura dario. 1948an bilbotarren ikuspegi orokorretik kendu egin zen, baina 1975ean berriro jarri zen sarreran.

KOKAPENA