Featured Video Play Icon

IXONE SÁDABA ARTISTAK “MOVING ARTIST” PROIEKTUA AURKEZTEN DU

IXONE SÁDABA
IXONE SÁDABA ARTISTAK “MOVING ARTIST” PROIEKTUA AURKEZTEN DU

MovingArtists irabazi asmorik gabeko organizazio bat da. Bilbon du egoitza, eta jardunbide artistikoa babesten du mehatxatuta dagoen lekuetan.

Dela estatuaren zentsuragatik, gerragatik zein gizarte-, politika- edo ekonomia-krisialdi bategatik, herrialde askotan arriskuan egoten da artistek egiten duten lana.

Eta jardunbide artistiko bizirik gabe, ez dago ez pentsamendu kritikorik ez kultura-legaturik.

Moving Artists ekimenak, 2017. urtetik, esparru artistikoari lotuta dauden tokiko lankidetza-sare egonkorrak sortzen ditu Irakeko Kurdistanen, Palestinan edo Afganistanen, besteak beste. Hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Ekintzaren, Bilbao Arteren eta Eremuak ekimenaren laguntzari esker egiten du.

Ixone Sádaba eta Ignacio Rodríguez Tucho-k MovingArtists sortu zuten 2017 urtean eta bideo honetan proiektu hau aurkezten dute. 2018. urtean Kurdistanekin abiarazi zen hartu-emana eta 2019. urtean Palestinarekin.