Laino Eskultura

Laino Eskultura

Guggenheim Bilbao Museoa
Fujiko Nakaya
1998

Fujiko Nakayak uraren eta lainoaren iheskortasunarekin eta artearen ikuspegitik duten ahalmenarekin esperimentuak egin ditu hirurogeita hamarreko hamarkadatik hona kanpoalderako sortu dituen artelanetan. Lainoekin egindako bere instalazioak Experiments in Art and Technology-ri esker garatu ahal izan zituen hasieran, Robert Rauschenberg artistak eta Billy Kluver ingeniariak artearen eta teknologiaren arteko lankidetza bultzatzeko New Yorken sortutako elkarteari esker, hain zuzen.

Bere Laino-eskultura # 08025 (F.O.G.) [Fog Sculpture # 08025 (F.O.G.) (1998)], Museoaren eraikinaren atzealdean dagoen urmaelerako propio eskatutakoa, eskultura atmosferikoa da, sortu den inguruneari esker bat-batean itxura hartzen duena.

KOKAPENA