New Union

New Union

Arte Ederren Museoaren aurrean
Richard Serra
2003

Richard Serraren eskultura hau Sevillako 2004ko Bienalerako sortua da. Corten altzairuzko xaflez osatuta dago, hau da, itsasontzi handiak eraikitzeko erabiltzen zirenen moduko xaflez. Oso handia den arren (10 m ditu luzeran, 3,6 m garaieran eta 40 tonako pisua), lan honen presentzia arina eta sotila da. Mugitzen ari dela eta itsasontzi bat bezala aurrera doala dirudi. Begirada irristatzea lortzen du, ikuspegiaren arabera forma berriak eskainiz.

KOKAPENA