REKALDE ARETOA

REKALDE ARETOA

Rekalde Zumarkalea, 30 - 48009 Bilbo
Ar - L 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 20:30. I eta jaiegunak10:00 - 14:00. As itxita.

Rekalde aretoa egungo arte-jarduera askoren ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko helburua duen gune bat da. 1991. urtean sortu zenetik, aretoaren ibilbidea estuki lotuta egon da gure mugen barnean eta kanpoan ekoizten den arte garaikidearen ikerketarekin, eta, ildo horretan, egungo artearen ardatz diren eztabaidetan oihartzuna izan duten lan-proposamenak egin ditu.

Rekalde aretoak leku egokia izan nahi du funtsezkoak diren gako batzuk batera landu ahal izateko, hain zuzen, arte-ekoizpenaren esanahiari, artearen aurkezpen- eta erakusketa-mota ezberdinei, eta era askotako ikusleekin elkarrizketan aritzeko gaitasunari dagozkien gakoak.
Egitura aldetik bi gunetan bananduta egonik, rekalde aretoak abiadura ezberdinetan ibili nahi du, era askotako lan-formatuetan sakondu ahal izateko, erakusketak, lan-aurkezpenen proiektu zehatzak, eztabaida-saioak, bideo-emanaldiak, hitzaldiak eta argitalpenak prestatuz. rekaldek kulturaren hizkera desberdinei buruzko eztabaida irekian parte hartu nahi duten guztiek eratuko duten “gunea” izan nahi du. Azken batean, gaur egungo jarduera artistikoa ikasteko plataforma bat izan nahi du.

KOKAPENA