Su-Iturria

Su-Iturria

Guggenheim Bilbao Museoa
Yves Klein
1961

Yves Klein artista frantsesaren Suzko iturria (Fire fountain, 1960-61), sua zerura jaurtitzen duten bost iturrirekin, kanpoalderako asmatuta dago eta bere suzko lanik handienetakoa da, Guggenheim Bilbao Museorako eraiki aurretik bozetoetan bakarrik irudikatua.

1961ean Krefelden (Alemania) izan zuen atzera begirako erakusketaren ondoren, Yves Klein sua erabiltzen hasi zen marrazki, pintura eta arkitektura proiektuetarako baliabide gisa. Izan ere, bere proposamenetan, aireak, suak eta urak bere komunitate utopikoetako paretak osatzen zituzten.

KOKAPENA