Zuhaitz Garaia eta Begia

Zuhaitz Garaia eta Begia

Guggenheim Bilbao Museoa
Anish Kapoor
2009

Lan liluragarri hau Guggenheim Bilbao Museoaren iparraldeko urmaelean dago. Ispilu-akaberadun leundutako altzairu herdoilgaitzezko laurogei esferek osatzen dute eta hala, lanak ingurukoa behin eta berriro islatzen du, hots, isla fraktalak sortzen ditu: esfera bakoitzak bere burua, paisaia, Museoaren ingerada eta horren arkitektura uztartzen ditu.

Irudien angelua aldatuz doa ikuslearen begiradak eskulturan gora egin ahala. Era horretan, artistak gauzen itxuraren iragankortasuna adierazten du eta, argi-itzalen, bolumen eta espazioen erabilera konplexuaren bitartez, ikusten dugun munduaren ezegonkortasunari buruz pentsarazten digu, lurrera baitakar hodeiak eta zerua.

KOKAPENA